Zuzeneko piztiak deitzen diete, eta haien indarra, umorea eta konplizitatea erakutsi digute Euskalerria Irratiko estudioan bertan, solasean zein kantuan. Batetik, aspaldi ezaguna dugun Berako musikari bikaina: Petti. Bestetik, urte askotan Señor no talde donostiarreko burua izandakoa: Xabi. Agertokien gainean hainbat kontzertu eskaini ondoren, estudioan izan dira, diskoa grabatzen. Freddie King, Willie Nelson eta Ray Charles musikari handien bertsioak egiteaz gain (zazpi, osotara), Pettiren Satorra abestia ere sartu dute. Gaztelupeko hotsak disketxeak kaleratu du Xabi ta Petti izeneko lana.