Langabezia datuak "oso larriak" dira, ELAren eta LABen idurikoz

Euskalerria Irratia 2012ko ots. 2a, 09:49

LABek eta ELAk diote Nafarroako Gobernua dela langabeziaren gorakadaren errudunetako bat. “UPNk eta PSNk egin dituzten murrizketek langabezia areagotu besterik ez dute egin”, LABeko Igor Arroiok salatu duenez. ELAko Iñaki Zabaletak nabarmendu du kezkagarria dela langabezia izaten ari den bilakaera. Bi sindikatuek mobilizatzeko deia egin dute. Langabeak Nafarroan 50.149 dira, atzo Espainiako Lan Ministerioak langabezia erregistratuaren inguruan zabalduriko datuen arabera. Urtarrilean langabezia %6,82 igo zen. Beste modu batean adierazita, 3.203 lagun gehiago daude lanik gabe. Azken 12 hilabeteotan, langabeziak %11 igo da langabezia: 4.999 lagun. Datuok gaur goizean goiz ezagutu ditugu. Esan gabe doa lerrook ilustratzen dituen irudia montaje bat dela, eta Nafarroako Gobernuak ez duela egiazki langabe kopuruarekin pankartarik paratu Diputazioan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!