Fronte siberiarraren astinaldia itxoiten dugun bitartean, Nafarroak 1,2ko defizitarekin amaitu du 2011. urtea, estatuak erkidegoei jarria dien mugatik behera. Baina azken hitza ez dago emana; defizita handiagoa izan liteke Pirineoetako Autobidearen gastuen ondorioz. Hortik heldu diogu goizak gurean utzi duenaren kronika osatzeko.