Otsailean hotzaldia albiste al da?

Euskalerria Irratia 2012ko ots. 1a, 12:14

Horixe galdetu diogu Urko Aristi, kazetari fin -gero eta finagoa, zentzu literal zein figuratuan- eta ETBko eguraldi mutilari -ez zaio gustatzen eguraldi gizon deitzea-: albistea al da otsailean. Ez digu oso erantzun argirik eman. Kontatu digu iragan mendeko 40ko hamarkadan bihartik aurrera pairatuko ei dugun hotzaldi siberiarraren antzeko bat izan zela. Eta azalpen luze bezain interesgarria eman digu Siberiatik datozen fronteei buruz. Lerroon ondoko argazkia kurioski gaur bezalako egun batez, otsailaren batean, hartu genuen,  duela, bi urte, 2010ean. Iruñea elurpean, Irrintzi Dorretik ikusia. Bistan da hotz handiagoa genuela orduan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!