Taldekako bertso txapelketa berria abiatu da Nafarroan, Bardoak 2012. Ekimena Nafarroako Bertsozaleen Elkarteko Gontzal Agotek aurkeztu digu, Pasahitza saioan. Apustua ez da nolanahikoa: 17 talde eta 99 parte-hartzaile, horietatik 51 bertsolari. Osotara, bi hilabete hauetan 24 saio eginen dira, Leitzan jokatuko den finala arte.
Berez, otsailaren 3tik martxoaren 31ra luzatuko da Bardoak 2012, hala ere azken momentuan bertsolarien agenda arazoengatik lehen saioa urtarrilaren 27an egin zen Etxarrin.
Taldekako ekimen berri honen xehetasun guztiak www.bardoak.com web gunean segitzen ahal dituzue.
Irudia: www.bardoak.com