Eider Elizegi: "Gozatzeko, arrazionalki ikasi ditugun gauza asko ahaztu behar ditugu"

Euskalerria Irratia 2012ko urt. 31a, 20:13

Eider Elizegiren El hilo gris liburua aurkeztuko dute gaur, otsailaren 1a, arratsaldeko 19:00etan, Comedias karrikako Elkar liburu dendan. Eskalatzailea, jostuna, idazlea, biologoa, argazkilaria, bizizalea da Eider. Halako batean, lana eta etxea utzi, kamioneta hartu, eta pirinio aldera joatea, bidean bizitzea erabaki zuen. El hilo gris liburuan, testuak eta argazkiak bildu ditu. Testuek eskaladaz eta bere bizitza bitxi horretaz hitz egiten dute. Paretan gora igoarazten dute irakurlea, bitarte horretan sentitu ditzakeen sentsazioez hitz egiten dioten aldi berean: beldurra, koloreak, nekea, altuera… Dena hitz poetikoz ederki harilkatua. Eider Rodriguez Arratsalde.on saioan bisitari izan du Reyes Ilintxeta lankideak, bere liburuaz, bere pasioez, bere bizitzaz solasean.

Argazkia: Eider Rodriguezena berarena da. Irudian, El hilo gris liburua Desnivel liburu dendan aurkezten ageri da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!