Arratsalde.on Argia pizten

Euskalerria Irratia 2012ko urt. 30a, 19:53

Joan den ostiralean, urtarrilaren 27an banatu zituzten 2012ko Argia Sariak, Usurbilgo Atxega Jauregia jatetxean. Ohi bezala, prentsako, irratiko, telebistako, publizitateko eta Interneteko sariak banatu dira, Merezimenduzko Sariarekin batera. Hemen sarituen izenak:

•    EITB-ren Nahieran proiektuak jaso du Sareko 2012 Argia Saria.

•    Papereko Argia Saria Karlos Zurutuzarentzat izan da 'Berria'-n Libiatik egindako kronikengatik.

•    Irratiko saria Luzien Etxezaharretak eta Jakes Casaubonek jaso dute 'Euskal Irratiak'-en gidatutako 'Gure bazterrak' saioarengatik.

•    Publizitateari dagokiona Azpeitiko Kilometroetarako eginiko klikmetroak.com-ek jaso du.

•    Telebistako saria, 'Kanaldude'-rentzat izan da.

•    Merezimenduzko saria, azkenik, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-rentzat izan da. Haren seme-alabak jaso zuten saria.

Hantxe izan ginen arratsalde.on saioko esatariak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!