Zorionez, onik aurkitu dituzte larunbatean Ani mendian galduriko bi mendigoizaleak. Hain justu mendiaz eta arriskuaz -eta zaletasunaz, eta pasioaz, eta bizitzeko moduaz- mintzatu da Pello Argiñarena lankidea, Felipe Uriarte mendigoizale eta hiztun handiarekin. Uriarteren idurikoz, "mendian arriskua zure barruan dago". Aspalditik Araizko bailaran bizi da Uriarte, Gaintza herrian,. Goi mailako mendizalea. maiz ibili da 8.000 metrotik gora. Besteak beste, 1974 urtean, Everestera egindako Tximist sona handiko espedizio hartan parte hartu zuen. LUze eta zabal mintzatu da Argiñarena berarekin.