Aingeru Epaltza: Gehiengo sindikala

Euskalerria Irratia 2012ko urt. 26a, 12:00

Hautsi da gehiengo sindikala. Gehiengo sindikala hautsi da. Nora joaten dira, hil ondoan, gehiengo sindikalak? LAB badoa aita-amen etxera. Pisu bila ari da ELA, mutilzahar porrokatua. Kalapita handirik gabe egin dute. Agerian bederen ez dituzte beren afiliatuak lotsarazi. Ez dago hagitz garbi zerk uztartzen zituen, maitasunak edo sexu hutsak.

Behialako su hori ez da, dena dela, arrunt itzali. Noizbehinkako elkartzeak ez dituzte baztertzen. Heldu den asterako badute hitzordua. Gau bolkanikoa izanen da, beharbada, garai loriotsuetako izerdi eta intziriak berrituko dituena. Gehiengo sindikala, hiztegi zehatza Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. Nafarroan, berriz, soberania linguistiko bat, errealitateak egunero ezeztatzen zuena. Hemen gehiengo sindikala bertze bat zen, bertze bat da. Ongi-edo egon zen, iraun zuen bitartean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!