Fermin Erbiti: Krisi garaian ere, demagogia gora!

Euskalerria Irratia 2012ko urt. 25a, 11:22

Madrilek Iruñean duen pontzio berriak gastuak gutxitu asmoz hiru neurri hartu berri ditu: ez du idazkari pertsonalik izendatuko, ez da gobernu delegazioko etxean biziko eta Baluarten dituen bi abonu utziko ditu. Nafarroako egunkari batek keinua txalotu egin du, politikariek bide horretatik jo behar dutela azpimarratuz. Eta neurriak txalogarriak izan arren, gauza bat argitu behar da: hiruetatik benetako aurrezkia dakarren bakarra lehendabizikoa da. Eta zer esanik ez dago: hori huskeria da gobernu delegazioaren aurrekontuan.

Alba andereak gastuak benetan gutxitu nahi baditu, ez dago toki txarrean, kontuan harturik haren menpe dituela, besteak beste, polizia, guardia zibilak eta bizkartzainak. Harena hain jokaera eredugarria izanik, gardentasunaren aldeko apustua eskatuko nioke: aipaturiko hiru ejertzitoetan zenbat lagun ari dira, zein da Nafarroan ari diren pistoladunen kostu osoa?

Krisi garaian diru-sarrerak eta gastuak gutxitu egiten dira. Demagogia, ordea, betiko mailan dago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!