D ereduaren aldeko mezu bateratua

Euskalerria Irratia 2012ko urt. 23a, 12:27

Albiste on bat: D ereduaren aldeko mezu bateratua zabaldu dute Nafarroako euskalgintzako eragileek, aspaldiko partez. Aurrematrikulazio kanpaina otsailaren6tik 13ra eginen dute. Egun, Nafarroako haurren %33k ikasten dute D ereduan.

Eragileok Irakaskuntza berdea aldarrikatu dute. Azaldu dutenez, "hizkuntz eta kultur aniztasuna zaintzea ere bada ekologia". Kanpainan bat egin duten taldeak: Nafarroako Ikastetxeetako Zuzendarien Elkartea (NIZE), SOrtzen-Ikasbatuaz, Nafarroako Ikastolen Elkartea, Topagunea, Nafarroako Euskara Teknikarien Lanbide Elkartea eta Euskara Kultur Elkargoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!