Imanol Rayo, Euskalerria Irratiko kolaboratzaile

Euskalerria Irratia 2012ko urtarrilaren 23a

Imanol Rayo zinema zuzendariak Euskalerria Irratian kolaboratzen hasi behar du. Aurrerantzean, Pasahitzako solasaldi grafikoan parte hartuko du. Orain arte, Patxi Huarte Zaldieroa-rekin egiten genuen solasaldi hori. Rayo bere txandakidea izanen da. Lehen kolaborazioa hilaren 31n eginen du, eguerdiko 11:30etan. Nolanahi ere, ez duzue zertan itxoin ordura arte Rayoren ahotsa Euskalerria Irratian entzuteko. Aurrekoan, Iruñeko Udalaren sormen tailerretan irakasle moduan parte behar duela-eta elkarrizketa egin genuen, eta hona igo dugu. Horrekin batera, Rayoren orain arteko lanik ezagunenaren Bi anai filmaren, trailerra.

[powerpress]

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=wjqJCB-2c1U[/youtube]

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!