Adiorik ez, Esan Erran

Euskalerria Irratia 2012ko urtarrilaren 20a

Atzo adio esan genion Esan Erran irratiari, ateak itxiko zituelakoan. Baina gero arte erratea egokiagoa zatekeen. Beleixe, Aralar eta Esan Erran irratiek osatzen duten sarearekin bat egin du gaur Euskalerria Irratiak, goizeko magazinean. Sarean irratsaio berezia egiten ari ziren, Esan Erran irratiari ez agur esateko, baizik eta gero arte. Azaldu digutenez, Nafarroako Gobernuak euskal komunikabideei laguntzak kendu eta gero, irratiaren gibelean dagoen Ametza Kultur Elkarteak ezin dio eutsi orain arteko proiektuari. Baina horrek ez du esan nahi irratiak ateak betiko itxiko dituenik. Argi dago aurrerantzean ez dela esatari profesionalik izanen. Baina irratia auzolanean egiteko asmoa dute, herritarren laguntzaz. Beleixe irratiko Oihana Gallo eta Eneida Carreño, Aralar irratiko Martin Juanena eta desagertuko den irratian azkeneko bost urteetan aritu den Maitane Burusko aritu dira saio berezi honetan. Euskalerria Irratitik Txari Eleta esatariak lagundu die, hain justu Esan Erran irratiaren sorrera prozesuan parte hartu zuen kazetaria. Esan Erran irratiaren historia zein istorioen laburpen biziki entzungarria.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!