Pasahitza 2012-01-19

Euskalerria Irratia 2012ko urtarrilaren 19a

Entzule fidela da Pili eta gaur bere urtebetetzea izanik haren alaba Edurnek zoriondu nahi izan du saioaren hasieran. Laura Mintegiren argazkiaz gozatu ondoren, Fermin Etxegoien eta Xabier Lasari galdetu diegu ea posible ote den 600 eurorekin bizitzea. Mikel Sotok Minutu Bateko Manifestua ekarri digu eta kalifikazio agentziez mintzatu gara Jakes Goikoetxea ekonomia kazetariarekin. Imanol Rayo eta Asier Altunak Zinemagintzari buruzko Sormen Tailerraren berri eman digute eta Mikel Reparazekin Costa Concordia itsasontzia istripua eta ondorioak aztertu ditugu.  Egunero bezala Josetxo Azkonaren Etenak amaiera eman dio gaurko saioari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!