Nafarroako Gobernuari irabaziak ematen zizkioten enpresa publiko bakarrenetarikoa da Audenasa. Orain Audenasa saldu nahi du, defizitak bultzaturik, nonbait. Miguel Sanz Nafarroako lehengo lehendakaria da Audenasako oraingo lehendakaria, eta Migel Sanz bera omen da salmentaren bultzatzaileetariko bat.
Eskatu nahi duten dirua ateratzen badu, Nafarroako Gobernuak tapatu ahal izanen du, beharbada, Miguel Sanzen jardunak berari utzitako zulo handienetariko bat: Los Arcosko zirkuituaren eraikuntza adibidez, eta sobratzen denarekin eta zirkuitu horren ekitaldi bakoitzak urtero uzten duen defizita ere murrizten ahalko du hainbat urtetan.
Negozio borobila, Audenasa enpresa errentagarria saldu, zirkuituko enpresa hondagarriaren zuloa estaltzeko. Diotenez, Sanzen etorkizun profesionalerako ere gauza handi-handia izanen da Audenasaren salmenta.