Victor Sagardia apaizak Ituren aldean, iragan mendeko lehen erdian harturiko argazkien bilduma karrikaratu berri du Nafarroako Gobernuak, liburu formatuan. Egilea bere ilobetako bat da, Javier Sagardia. Eta iturendar peto-peto batek, Andres Iñigo euskaltzainak, lagundu die euskarazko testuak atontzen. Iñigoren amaren etxean apopilo zuten Sagardia apaiz argazkilaria. Iñigok, beraz, gertutik ezagutu zuen. Berarekin mintzatu da Mikel Bujanda lankidea liburuaz, Eusko Ikaskuntzak babesturiko Kultur Arloa saioan. Iturengo irudiak, herriaren eta herritaren argazkiak, edizio zainduan, argitalpen ederrean. Lerroon ondoko argazkian, Victor Sagardia bera, 1927ko irudi batean, irratia entzuten.