Iñaki Lazkoz margolari iruindarraren lanak urtarrilaren 31ra arte izanen dira ikusgai Ormolu arte galerian, Paulino Caballero karrikan. Lazkozek erne begiratzen du ingurua. Adi-adi erreparatzen die eraikuntzei, animaliei, automobilei. Lehenik eta behin, sakonki aztertzen eta begiratzen ditu gero pintatu nahi dituen elementuak. Artistaren lanak ikusita ausartuko gara esatera argazkia baino errealistagoa dela pintzelarekin lortzen duen emaitza. Pasahitza saioan izan da Lazkoz. Bere estilo hiperrealistari buruzko elkarrizketa surrealista egin dio Pello Argiñarenak.
Irudia: Patxi Lazkozen 600 rojo koadroa.