Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi joan da, baina euskalgintzan, literaturan, politikan ekarpen ugari utzi dizkigu. Horiez mintzatu gara Patxi Zabaletarekin, Pernando Barrenarekin eta Sagrario Alemanekin, Txillardegiren profila begirada nafarraz osatzeko. Zabaletaren hitzetan, Txillaredegi "herrigintzan eta euskalgintzan aitzindari handia izan zen, lehentasun politikoko ezker abertzalea amestu zuen politikari zintzo eta zorrotza". Barrenaren arabera, "gure Noam Chomsky handia izan zen". Alemanen idurikoz, euskalgintzan ezinbesteko erreferentzia izan da Txillardegi. Argazkia: erabili.com
[powerpress]
Bidenabar, irrati honetako bi kolaboratzailek, Argia aldizkariko Mikel Asurmendik eta Gorka Bereziartuak, Txillardegiri egindako elkarrizketaren bideoa ekarri dugu hona.
[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=urgrBPSrD_A[/youtube]