Nafarroako ikurrak errespeta ditzatela eskatu diete Vuelta-ren antolatzaileei

Euskalerria Irratia 2012ko urt. 12a, 12:17

Vueltaren  antolatzaileei bilera eskatu diete Nafarroa Baik eta Bilduk, eskutitz baten bitartez. Nafarroa Baiko parlamentari Xabi Lasaren arabera, Espainiako itzulia Iruñetik abiatzea "gastu ikaragarria" da, krisi eta murrizketa garaiotan batere zentzurik ez duena. Bilduko Bakartxo Ruizek, berriz, Nafarroako ikurrak eta euskara errespeta dezatela galdegin du.

Bi koalizio abertzaleetako kideek elkarretaratzea egin zuten asteazkenean Baluarteren aitzinean, barruan Vuelta 2012ren aurkezpena egiten zuten bitartean. Ekitaldian, Nafarroako agintari nagusiek parte hartu zuten. Besteak beste, han ziren Yolanda Barcina presidentea, Roberto Jimenez presidenteordea eta Enrique Maya alkatea. Iruñeko Udalak milioi bat euro gastatuko du Vueltaren hasieran.

Argazkia: movimiento15dejulio.com

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!