Edurne Begiristain: Ametsgaiztoa

Euskalerria Irratia 2012ko urt. 10a, 09:00

Valderejoko parke naturalaren ondoan dago, haitz garaien babespean, eta lakuak eta paisaia berdeak inguratuta. Aparteko lekuan dago, naturgune baten erdian. Hortxe dago mounstroa. Gutxienez 2019ra arte etxe ondoan izango dugun mehatxua.

Hortxe dago Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra, aurten 41 urte beteko dituen zentral zaharkitu eta arriskutsua. Amesgaizto batean bilakatu da Garoña. Hala iruditzen zait. Amaierarik ez duen amesgaiztoa. Tunel ilun batetik argira iritsi ezinik banengo bezala. Amaiera gertu dagoen uneoro, ustekabean tunela luzeagoa egiten da eta argia areago urrundu. Horixe gertatzen ari da Garoñarekin.

Espainiako Gobernuak Garoñako zentral nuklearraren itxiera atzeratu nahi duela jakinarazi berri du. 2019raino izan nahi du zabalik PPk Garoñako zentrala. Garoñaren itxiera atzeratu eta atzeratu ari dira. Etengabe. Amesgaiztoari luzapena ematen ari diote. Duela urtebete Fukusiman gertatutako istripu larria paradoxikoki itxaropen izpia izan zen askorentzat, Garoñaren itxiera gertuago egon zitekeela pentsatu genuelako.

Inozoak. Soberan dago esatea Garoñako zentrala ez dela segurua. Soberan gogoratzea heriotz mehatxu egiazkoa dela. Fukisimako amesgaiztoa aise ahaztu dute askok, eta erabaki dute etxe ondoko amesgaiztoa elikatzen jarraitzea. Tunela itsua da, amaieran ez da argia ikusten, eta gu denok argirik gabe goaz kotxe barruan. Eta talka egingo dugu. Denbora kontua da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!