Aitor Etxarte: Guztiz normala da

Euskalerria Irratia 2012ko urt. 6a, 09:12

Aitor Etxarte

Olentzerok Jesukristoren jaiotza iragartzen du; Errege Magoek opari magikoak egiten dizkiote; Olentzero, Erregeek eta beste dendetako opariak ekartzen dituzte; Gabon gauean familian elkartzen gara, miseria guztiak estaliz; belenak, izeiak eta argitxoak dira ezinbesteko dekorazioa; ospakizunetan bazkari-edarien oparotasunaren apologia egiten dugu; merkealdietan gona-txaketa-soineko-galtzak erosiko ditugu; edonori hoberena opa diogu paretako egutegia aldatzearekin batera; elizen ezkilak ad libitum entzuten ditugu; Puerta del Soleko soinuekin batera mahats-pikorrak irensten ditugu…

Guztiz normala da. Hortik kanpo dagoena susmagarria da.

Aspaldi aipatu gabea genuen Zizek idatzi du:

Zenbait jarrera edo bizi moduak ez dira antzematen ideologiaz markatuak, ematen du neutroak direla, ez ideologikoak, naturalak, sen onekoak. Ideologia hortik kanpo dagoena izendatzen dugu: erlijiotasun muturrekoa edo norabide politiko zehatza.

Agerian ez dagoen ideologia da eraginkorrena. Urte zahar-berriaren bueltan horren etengabeko festibala izan dugu.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!