Gaurko albiste politiko nagusia da. Zabaletaren eta Basagoitiren arteko esku tinka, atzo, Donostian. Denek ez dute lehen orrialdean atera, baina adierazgarria da. Egia izan behar du aro politiko berrian gaudela. Zer eta Amaiurreko alderdi bat, Alderdi Popularrarekin mahai berean. Mintzatzen. Iritziak trukatzen. Nork berea bertzeari erraten.
Funtsean, politikan normalak diren gauzak egiten. Ez diot neure buruari galdetuko Aralar Amaiurko alderdi gisa edo bere kasa ari zen. Ez diot honela atzokoari balioa kenduko. Berriz diot: egia izan behar du aro politiko berrian gaudela. Edo daudela.
Aralar Euskadiko Partidu Popularrarekin bildu baitzen, Gipuzkoako hiriburuan. Iruñean ez da oraindik posible halako argazkirik ikustea: Aralar, edo Amaiur, edo Bildu, edo Nafarroa Bai, edo Geroa Bai bera, PPrekin, edo UPNrekin. Mintzatzen. Iritziak trukatzen. Nork berea bertzeari erraten. Funtsean, politikan normalak diren gauzak egiten. Nafarroan aro berririk ez da oraindik.
[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2011/11/aingeruepaltza20111130.mp3]