Ametsak pilatzen, Su ta gar taldearen azken diskoa kalean da
Bost urte disko berririk plazaratu gabe egon ondoren, disko indartsua osatu dute eibartarrek oraingo honetan. Lehenengo entzunalditik aise sartzen diren hamaika kanta berri bildu dituzte lanean.
Euskalerria Irratian izan ditugu Aitor Gorosabel, taldeko abeslaria eta Xabier Bastida, kitarra-jotzailea. Haien esanetan, Euskal Herrian zabaltzen ari den aro berriarekin bat egin nahi izan dute, itxaropena eta baikortasuna pilatu dituzte abestietan, ametsak pilatu dituzte kantetan.