Fideltasuna: Horren alde egitea premiazkoa denean

Euskalerria Irratia 2011ko azaroaren 16a

Aitor Etxarte

Zalantzazko garenean, zeri egin kasu? Norengana jo? Noren ondoan kokatu eta noren aurka jarri?

Tradizioaren lurperatze basatiaren lekukoak gara, bizitzeko balore berriek hori aldarrikatzen dutelako: Nork berea eta kitto. Askatasun ideologiko eta sexualaren izenean, adibidez, fideltasuna moralaren arkeologian utzi dugu edo eskuinen eremu esklusiboan. Noraino da fideltasuna askatasunaren aurkakoa? Noraino askatasuna mugarik gabeko nartzisismoaren izena?

Taldean bizitzeko izakiak gara, horren aurkako diskurtso lizunek beste zerbait aldarrikatzen badute ere, eta fideltasunak ezinbesteko loturak ematen dizkigu bizitzari aurre egiteko. Eguneroko egoeren aurrean, berriak edo ohikoak, zer egin ez dakigunean lagungarria da, askotan erabakigarria,  gure ikurra daraman horri jarraitzea.

Gogoratzen Chaplin “Garai modernoak” filman kamioitik eroritako ikurrin gorria eskuetan hartu eta altxatzen duenean, nahi gabean bada ere, inguruan dituen grebalari eta langileak nola egiten duten bat berarekin? Gorriak elkartzen ditu eta bat egiten dute berarekin.

Hori 1936an egin zuen. Eta orain, zein da orain gurea?

Eric Hobsbawmek idatzi du: leiltasunak langile mugimenduetan zalantza asko bideratzen ditu bereziki batasuna eta elkartasunaren senean oinarritzen delako.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2011/11/psh05473.mp3]

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!