Gaixotasuna bekatu denean

Euskalerria Irratia 2011ko azaroaren 8a

Aitor Etxarte

Egia da batzuentzat gaixoaldiak, balizkoak izanik ere, bizitzaren ardatza direla. Gustukoa dute horren kontura istorioak sortu eta zabaldu besteen errukia, denbora eta atentzioa jasotzeko. Eta, bide batez, ustezko gaixoak bere nortasuna finkatzen du.

Osasun arazoak latzak direnean kontuak ezberdinak dira. Egoera ukatu, ezkutatu, iskin egiten saiatu, animoa amildu, lur jota gelditu edo eta, aukera izatekotan, pertsona moduan hazi egiten gara.

Susan Sontag ezkerreko intelektual ezagunak minbizia gainditu ondoren gaixotasun zenbaitek duten estigma edo marka bortitzaz idatzi du. Tuberkulosia, minbizia eta ihesa aztertu ditu. Hiruetan ere eritasuna bizitzaren alde iluna dela dio. Tuberkulosiak desegitea irudikatuko luke, likidoen gaitza; minbiziak degenerazioa, gorputzaren zerbait gogor eta antzu bihurtzen du; ihesak bekatua eta kulparen karga du gainean zigorrarena ematen duelako.

Guztiz osasuntsu eta zoriontsu izateko bizi garela sinetsi dugu. Eritasunak, modu larrian, bere tokian jartzen gaitu. Eta gure senide eta lagunena suertatzen denean, artean genuen harreman-sarea bistan jarri. Pairatzen duenarentzat lotsa, larritasuna, urduritasuna da nagusi, ingurukoentzat kontrolagaitza den egonezina nagusitzen da.

Moraltasun zigortzaile honek ahaztu egiten du asbestoa, gosea, lan estresa, kutsadura edo pobrezia eta gure muga biologikoak direla gaixotzen gaituztenak. Gainerako guztia gure lepotik giza kontrola indartzeko moral itogarrien kateak dira.

Bitartean, zaindu ondoan duzun hori.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2011/11/psh05438.mp3]

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!