ETAk jarduera armatua behin betiko utziko duela iragarri berritan, berradiskidetzeaz mintzatu gara Pasahitza saioan, bi soziologia irakaslerekin: EHUko Xabier Aierdi eta NUPeko Karlos Vilches. Bion idurikoz, ez da presarik eduki behar, soseguz egin beharreko bidea baita. Aierdik datozen urteetarako berradiskidetzea baino kohexistentzia aurreikusten du, baina horri jada aurrerapauso handia deritzo. Viltxesen ustez, aldiz, Nafarroan zailagoa izanen da birradiskidetzea, gurea herrialde polarizatuagoa delako.