Eskola publikoaren alde

Euskalerria Irratia 2011ko urr. 25a, 08:25

Aspaldiko manifestaziorik jendetsuenetakoa egin zuten iragan larunbatean Iruñean, Hezkuntza Publikoaren alde. Udaltzaingoaren araberam, 20.000 lagun elkartu zituen protestaldiak. Xede berarekin, gaur bi orduko lanuztea antolatu dute LAB, EILAS, CCOO, CSIF eta ELA sindikatuek. Eta datorren ostegunerako, egun osoko grebara deitu dute haiek beraiek. Iragan ostegunean, hezkuntza publikoak pairatu dituen murrizketei buruzko mahaingurua egin genuen Pasahitza saioan, alorreko hainbat eragilerekin: Espe Iriarte (LAB), Amaia Zubieta (EILAS), Aitziber Larrea (Sortzen-Ikasbatuaz) eta Javier Mangado (Nafarroako Institutuetako Zuzendarien Elkarteko presidentea).

[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=-1qMZgcm7sc]

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!