Badator, badator...

Euskalerria Irratia 2011ko urriaren 20a

ETAren balizko agiriaz eta Bake Konferentziaz aritu dira Aramendi eta Irizar

ETAren agiria edozein unetan irits daitekeela dio erredakziorik erredakzio zabaltzen ari den zurrumurruak. Mikel Aramendiren arabera, oso litekeena da bideo formatuan iristea, BBC telebista kateak zabalduta. Halaxe azaldu du Pasahitza saioan, Mikel Irizarrekin eta Juan Kruz Lakastarekin egin duten solasaldian. Balizko agiria ez ezik, igandeko konferentzia eta horrek eragindako erreakzioak izan dituzte hizpide.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!