Konferentzia historikoa izan daitekeela uste dute Uxue Barkosek eta Bakartxo Ruizek

Euskalerria Irratia 2011ko urriaren 18a

Gatazkaren konponbidea sustatzeko nazioarteko konferentzia historikoa izan daitekeela esateko tenorean bat datoz NaBaiko Uxue Barkos eta Bilduko Bakartxo Ruiz. Hortik aurrera, ñabardura nabariak daude haien balorazioetan. Barkosen irudikoz, eskaera nagusia ETAri egin diote, armak behin betiko utz ditzan. Ruizek, aldiz, eskaera bi aldeei maila berean egiten zaiela uste du. Nafarroatik konferentzia nola ikusten den jakite aldera, biokin mintzatu gara Pasahitza saioan. Barkosi telefonos eskatu diogu balorazioa, bi bileraren artean zuen tartean. Ruizekin luze eta zabalago mintzatu gara, estudioan egin diogun elkarrizketan. Honatx bi grabazioak.

Argazkiak: NaBai eta Bildu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!