Atxaga: "Gaurko egunean, elkarren ondoan jarri eta pantailarik gabe ordu bete egotea nahiko paradisu da"

Euskalerria Irratia 2011ko urriaren 13a

Paradisuaz literatur eta musika ikuskaria taularatuko dute gaur Bernardo Atxagak eta Jabier Muguruzak, ilunabarreko 20:00etan, Iruñeko Planetarioan. Sarrerak 10 euroan dira salgai Karrikiri Elkartearen Euskal Dendan. Ekitaldia Euskara Kultur Elkargoak antolatu du, eta lortzen den dirua Euskalerria Irratiarentzat izanen da. Mikel Bujanda lankidea Atxagarekin mintzatu da, haien ikuskariaz, paradisuaz, literaturaz... (grabazioa, lerroon azpian).

Paradisuaz ikuskariaz galdetuta, Atxagak erantzun du nahiko paradisu dela "gaurko egunean elkarren ondoan jartzea eta hitza eta musika entzutea, ordu bete pantailarik gabe egotea". Izan ere, idazle asteasuarra "kokoteraino" dago pantailaz jositako egungo gizarteaz. Bestela ere azaldu du Paradisuaz ikuskaria lehenengoz eta behin kontaera bat dela. Ez ordea tonu edo forma beti berdinekoa, osagarri baititu hainbat atal berezi: ipuinak, poemak, pasarte komikoak eta gogoetak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!