Nafarroako konkista (1512-2012) berrikusten goiburupean, UEUk jardunaldi interesgarriak egin zituen iragan asteburuan Iruñean. Horien karietara, historiaren istorioaz mintzatu gara Pasahitza saioan etxe honetako bi lagunekin, bi historialarekin, Bixente Serrano Izko eta Santi Leonerekin. Nafarroa, historiaren hariak liburuaren egile Serrano hizkoren hitzetan, historia eta politika ezin dira aparte garatu, lotuta daude, eta eztabaida, beraz, politika eta historiaren arteko dialektikan erabiltzen diren metodologia eta bitartekoetan dago. Neutraltasun itxurak ematen dira, baina gezurrezkoak dira. Euskal Herri imajinario baten alde liburuaren egile Leoneren arabera, sinistarazi nahi izaten digute nabarrismoa defendatzen duena pertsona arrunta dela eta bestelakoak defendatzen dituena guztiz ideologizaturik dagoela. Haren aburuz, baina, nabarrismoa ere asmakizuna da. Bion diskurtsoen inguruan ñabardura gehiago jakin nahi dituenak entzun dezala grabazioa.
[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2011/10/psh05319.mp3]