Ibai Fernandez: "Kobratzen zutenaren inguruan gezurretan aritu dira"

Euskalerria Irratia 2011ko urr. 11a, 12:50

Nafarroako Kutxan dieta bikoitza jaso dute UPNko lau errege instituzionalek

UPNko lau erregeak, lau kargu instituzional nagusiak harrapatu dituzte eskua Nafarroako Kutxan sartzen, modu ezkutuan eta, akaso, legalean. Barcina, Sanz, Miranda eta Mayak dieta bikoitza jasotzen dute Sortzaileen Batzar ezagunean parte hartzeaz gain, orain arte ezezaguna zen Batzorde Iraunkorrean parte hartzeagatik. Informazio hori Diario de Noticias egunkarian ezagutarazi duen Ibai Fernandezekin eta Berriako Joxerra Senarrekin mintzatu gara Pasahitza saioan. Atera diren ideia nagusiak, honako hauek: gezurretan ibili dira kobratzen zutenaren inguruan, kutxa hondoratzeagatik kobratzen ari dira, eztabaida sakona egin beharra dago politikariek enpresa publikoetatik jasotzen dituzten gainsoldaten inguruan, ez da etikoa krisiaren kontura murrizketa latzak egiten ari diren honetan haiek ezkutuan halako sariak eskuratzea.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2011/10/psh05333.mp3]

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!