Hamaika, hamar, bederatzi, zortzi...

Euskalerria Irratia 2011ko urr. 11a, 09:17

Igandean ospatuko dute Tafallan aurtengo Nafarroa Oinez festa

Hamaika, hamar, bederatzi, zortzi... Hasi da atzera begirako kontua, aurtengo Nafarroa Oinez festara begira. Tafallan dena prest dute Nafarroako Ikastolen igandeko festa handirako. Goiburua, Hamaikan hamaika. Ibilbideak 5,6 kilometro izanen ditu eta bost gune. Gatillazo, Bizardunak, Oskorri eta Erramun Martikorenaren kontzertuak. Pirritx, Porrotx eta Marimotots, erraldoiak eta dantzariak. Eta, 5. gunean, Galiziako kultura gonbidatu moduan. Reyes Ilintxeta lankidea Garces de los Fayos ikastolako zuzendari Rexu Urrutiarekin mintzatu da. Soinu grabazio horren azpian, aurtengo kantaren bideoa.

[youtube=http://http://www.youtube.com/watch?v=Bhj1mMSIj0A]

Antolatzaileek garraio publikoa erabiltzera deitu dute. Tafallesa autobus konpainiak egun osoko zerbitzu berezi emango du Iruñetik. Renfek ere tren zerbitzu berezia eskainiko du, Iruñetik, Tuteratik, Irundik eta Gasteiztik.

DBHrako beste eraikin bat egiteko bildu nahi dute dirua. 3,2 milioi euroko aurrekontua du egitasmoak. Egun, 1.400 ikasle ditu Garces de los Fayos ikastolak, eta egungo eraikinean espazio guztiak beteta ditu; zenbait pasabide itxi egin behar izan dituzte ikasgelak egiteko. Asmoa eraikin berria DBHrako egitea da, eta zaharra haur eta lehen hezkuntzarako uztea.

San Fermin ikastolak hartuko du lekukoa Tafallako ikastolarengandik, eta datorren urtean Iruñean izango da Nafarroa Oinez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!