Bertsolari ikuskari

Euskalerria Irratia 2011ko urr. 6a, 09:15

Asier Altunaren filma aurre estreinatuko dute gaur Golemetan

Bertsolari dokumentalaren aurre estreinaldi nafarra eginen dute gaur, Golem  zinematokietan, ilunabarreko 20:00etan, Donostiatik Iruñera zikloaren baitan. Ziklo horretan, Zinemalditik pasatako pelikulak pantailaratzen ari dira gure metropoli foralean. Gaurko aurre estreinaldian, filmeko zuzendari Asier Altuna eta Zinemaldiko zuzendari Javier Rebordinos izanen dira. Karteldegi arruntera, hilaren 14an iritsiko da Tintxua Films etxeak ekoitziriko eta Golemek banaturiko pelikula. Altuna zuzendariarekin mintzatu da Txari Eleta lankidea.

[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=812bHbemsG4]

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!