Moroak gara uhin artean

Euskalerria Irratia 2011ko urr. 5a, 12:28

Joseba Sarrionandiari Moroak gara behelaino artean? liburuagatik Saiakerako Euskadi Saria eman izanak hautsak harrotu ditu. Horren inguruan aritu gara solasean Angel Erro eta Hedoi Etxarte poetekin. Moroak izan gara uhin artean.

Solasaldian ibili ditugun hiru erreferentzia, Gorka Bereziartuak bere blogean idatziriko artikulua, Eider Rodriguezek Publico egunkarian argitaraturikoa eta Aingeru Epaltzak Diario de Noticiasen karrikaraturikoa.

Soalsadian aipatu den ideietako bat, kritika literario trotskista egin beharko litzatekeela, egilea -betiere metaforikoki- pioletarekin buruan joz baztertuz, eta idazkiari soilik erreparatuz.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2011/10/psh05300.mp3]

deskargatu

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!