Ekonomialari harrituen manifestu argigarria

Euskalerria Irratia 2011ko ira. 29a, 12:25

Aterré agiria euskaratu du Inma Errea kazetari eta itzultzaileak

Murrizketak, defizita, zor publikoa, finantza-merkatua etengabe albiste diren honetan, liburu argigarria da, Cenlit etxearekin eta Denon Artean bildumaren baitan, Inma Erreak euskaratu berri duena: Ekonomialari harrituen manifestua. Duela urte bete Frantziako zenbait ekonomialarik Aterré izenburuarekin karrikaraturiko agiriaren itzulpena da, Joxerrra Senar Berria egunkariko kazetari eta etxe honetako kolaboratzailearen hitzaurre hagitz interesgarria duena. Besteak beste, finantza-ekonomian darabiltzaten ebidentzia faltsu ugariak salatzen ditu. Liburua oraindik ez da liburu dendetara iritsi. Bai, ordea, Euskalerria Irratira, Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean egiten dugun kultur arloko saioan Inma Erreari elkarrizketa egin baitio Mikel Bujandak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!