Edurne Elizondo: "Desobedientzia zibil ez-bortitzaren aldeko apustua izan zen intsumisioaren arrakastaren gakoa"

Euskalerria Irratia 2011ko ira. 28a, 12:01

Intsumisioari buruzko liburua idatzi du kazetari beratarrak

Ez dugu nahi. Intsumisioaren ahotsak Euskal Herrian liburua idatzi du Edurne ELizondo Berria egunkariko kazetari eta Euskalerria Irratiko kolaboratzaileak, Gatuzain eta Txalaparta argitaletxeekin. Garai haietako hainbat protagonistaren lekukotzak harilkatuz ehundu du desobedientzia kanpaina horren kronika. Horien artean daude, besteak beste, Fernando Mendiola, Iñaki Subiza, Gaizka Aranguren eta Xanti Kiroga intsumisoak, Iñaki Subiza eta Patricia Moreno abokatuak, Itziar Ziga idazlea. Ikuspegi anitz, bateratuak hainbatetan, kontrajarriak zenbaitetan, interesgarriak beti. Jatorri politiko ezberdinetako gazteek osatua izanagatik ere, intsumisioak pitzadurarik gabeko irudia eskaini zuela nabarmendu du Elizondok, besteak beste, desobedientzia zibil ez-bortitzaren aldeko apustuari esker. Liburua aurki aurkeztuko dute. Horren aurretik egin diogu elkarrizketa egileari.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2011/09/psh05236.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!