Endokazetaritza

Euskalerria Irratia 2011ko ira. 27a, 17:37

Kazetaritzan dena asmaturik zegoela zirudielarik, Euskalerria Irratian genero berria sortzen ari gara: endokazetaritza. Endogamian oinarrituriko kazetaritza. Guk geuk guri geuri egindako elkarrizketak. Bi adibide pilatu ditugu oso denbora gutxian. Lehena, berriki Reyes Ilintxeta Arratsalde.on saioko esatariak Juan Kruz Lakasta Pasahitza saioko lankideari Argia aldizkarirako egindako elkarrizketa. Bigarrena, Maialen Huarte albistegietako kazetariak Mikel Bujanda zuzendariari harturiko adierazpenetan oinarriturik Nafarroako Hitza argitalpenerako landuriko artikulua. Txillidak esanen lukeen moduan, eman ta zabal zazu munduan Euskalerria Irratia. Dena dela, argi gera bedi bi endokazetaritza lanok bazutela interesik, zalantza izpirik gabe gainera. Ilintxeta-Lakasta elkarrizketa asteko edukirik irakurrienetakoa izan zen Argiaren edizio digitalean. Eta Bujandak Huarteri Nafarroako Gobernuak abian jarri duen irrati lizentzien esleipenari buruz emandako azalpenak interes handikoak ziren. Lerroon alboan, Huartek Hitzarako idatziriko orrialdea. Hemen, berriz, irratiko kolaboratzaile batek, Patxi Huarte Zaldieroak, Argiako elkarrizketarako marrazturiko ilustrazioa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!