Euskalerria Irratia belarrian, ibili munduan

Euskalerria Irratia 2011ko ira. 27a, 12:16

Washington, Mosku, Pekin, Kuala Lumpur zein Cadreitako karriketan Euskalerria Irratia entzun ahal izanen duzu aurrerantzean, baldin eta smartphone bat baduzu, hau da, interneteko lotura duen sakelako telefonoa.

Miraria posible egiten duena, Uhinbak aplikazioa, Fidbak enpresak eta Antxeta Irratiak elkarlanean loraturiko proiektua, Berria Fundazioa, Gipuzkoako Diputazioa eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

iPhone zein Android telefonoetan erabil daiteke, eta orotara euskara hutsean diharduten hamar irrati entzuteko parada eskaintzen du.

Aplikazioak etorkizunean aukera gehiago eman ditzake, haren bultzatzaileen arabera: "Euskarazko irratiak edonork, nonahi eta noiznahi entzun ahal izatea gure lehen erronka izan da, baina ez azkena. Aurrerarantzean zerbitzu gehiago eskaintzea baita gure asmoa". Aplikazioa jaisteko, klik egin hemen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!