Asteburuko mendekua

Euskalerria Irratia 2011ko ekainaren 5a

Aitor Etxarte

Igande goizean Iruñeko kale askoren egoerak notarioaren lana egiten. Alde zaharreko jaia izan den honetan dena ohiko bidetik joan da: Caldereriako txokoan musika zuzenean izugarrizko bolumenean jarrita, tabernari askoren negozio ederra kalea bere mahaiekin pribatizatu ondoren,  inolako begirunerik gabe jokatzen duten pertsonak ordu txikietan eta abar ezaguna. Ditugun kale estuekin hori dena gertatzen da bizilagunen etxeen beste aldean, kalea beste gela bat delako, beraz, orma bakarra da dagoen babes guztia.

Garai batean franquistek oihukatzen zuten “Fiestas sí, política no” uztaila santuan eta aspaldiko partez jatorristek diote “Jai bai, jaia ere bai”. Guztiak apolitikoak. Eztabaida, beraz, tabu izaten jarraitzen du.

 

 

Jaiak norentzat? Auzokideentzako edo jaien turismoa egiten dutenentzako? Zein jai eredua? Jai herrikoiak, jai instituzionalak, gure jaiak, euskal jaiak, betiko jaiak, jai alternatiboak, tabernarien jaiak?

Jai instituzionalak arduradun jatorraren esku izanik alternatiboak al dira? Auzo elkarteak  antolatzen dituenean, berez, gure jaiak dira? Euskal jaiak alternatiboak izan behar dira edo tradizionalak? Betiko jaiak alternatiboak izan daitezke? Jai gunean dena libre da auzokideen kalterako bada ere? Eta abar.

Eztabaida arinetan lelo baten kontra beste bat jartzeko ohitura dugu eta akabo saioa. Nolako  jaiak nahi ditugu? Nolako ez-jaiak?

Bitartean alde zaharreko zenbait kaleetan bizi garenok jarraituko dugu giro zabarrari dekoratua eusten, astebururo atariko pixa lixibaz garbitzen eta egun eta gaua urratzera datozen beste auzoetako turista jatorren orroak sinpatiaz entzuten.

Agian aspaldiko partez eskuinak irabazterik ez duen auzoaren patua izango da besteen pixa, garrasi eta zaratak jasatea. Bertan bizi garenontzako zigor politikoa.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2011/06/psh052551.mp3]

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!