Joan dira

Euskalerria Irratia 2011ko mai. 25a, 10:12

Josi Basterretxea

Gaur zaila da (atzoko) hauteskunde-egunari ihes egitea. Infografietan eta argazkietan, hauteskundeak dira nagusi. Titularretan eta zutabeetan, berdin. Argazkietan, salbuespen txiki bat bada; salbuespen txiki bat, gizon handi batentzat: Mikel Nieve leitzarrak irabazi du Italiako Giroko etapa nagusia. Gogora ekarri dute egunkari batzuek leitzarraren balentria.

Eta, gai nagusira itzulita, zer esan? Azal-azaletik begiratuta, niri, hiru kontuk eman didate atentzioa. Honako hauek:

Bat. Hego Euskal Herrian, alderdi indartsurik gehienak, eskuina dira: UPN Nafarroan, PP Araban eta EAJ Bizkaian. Salbuespena Gipuzkoan da.

Bi. Oso indartsu azaldu da hauteskundeetara hurbildu den marka berria. Boto asko bildu ditu Bilduk, lau lurraldeetan gainera.

Eta hiru. Osasuna erakutsi dute zenbait herri txikitako plataforma independentek. Herri txikietako plataforma independente horiek bide berri eta bereizi bat ari dira irekitzen gure artean, alderdi klasikoetatik urrun eta herritarrengandik oso hurbil.

Joan dira hauteskundeak. Lana dator orain. Ez dugu mundua konponduko (atzoko) hauteskundeekin; baina, ea pixka  bat justuago egiterik dugun.

Erredakzioaren oharra: maiatzaren 23an antenaratua.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2011/05/psh05027.mp3]

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!