Maiatzaren 1a

Euskalerria Irratia 2011ko maiatzaren 4a

Aitor Etxarte

ELAkoak Bilbon,  LABekoak Bilbon, inguruan direnak ere, UGTkoak Irunberrin. CCOO eta CGT bakarrik, eta aparte, Iruñean. Atzo ez ziren gure kaleak gorri kolorez bete. Batzuk ez dutelako aldarrikatzeko ezer, morrontzatik bizi dira, eta besteek ezin dutelako kalea bete.

“Fiestas sí, política no” esaten zuten berdinek urtero gogoratzen digute Maiatzaren 1an egiten dena hutsala dela, ez duela balio, jai eguna dela besterik gabe. Manifestazioak, jakina, jaiak edo sasi jaiak dira eta logika antzekoa dute: kalearen okupazioa ( ohikoarekin haustura sortuz), zarata ( zer aldarri dagoelako, oihuka edo abestuz) eta sua(intentsitatea duenean). Pazko astean ezagutzen ditugun manifestazio erlijiosoek duten babes politiko garbia, hiri ofiziala eta erakunde indartsuak bultzatuak dira, ez zaio aitortzen Langileen  egunari.

Iruñeko kaleak, bitartean, urdinak, isilik. Non izango dira datorren urterako sindikatuek egingo dituzten zitak ? Bardeako Pizkerran? Iratiko Irabian? Leireko monastegian?

Garaiak, bistan da, hamaika manifestazio eskatzen ditu: langabezia gora, lan baldintzak behera, depresioak gora, dignitatea behera, etorkizuneko  asmoak zintzilika,..

Agosti Chahok, bere berrehun urtemugan garela gogoratuz, idatzi zituen esperantzazko 1848an altxamendurako bertso hauek:

Jo du, jo nizpeit orenak/ justizia dakharkenak/ orai bada Euskaldunak/ porroska zuen burdinak./

Errege da populua,/altxa lezake burua,/hanbat mendez lehertua,/ ager bedi zutitua

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!