Gatza

Euskalerria Irratia 2011ko apirilaren 15a

Aingeru Epaltza

José María Sagardui, 'Gatza'. ETAko presoetan kartzelan denbora gehien egin duena. 70 urteko kartzela zigorra zuen, bertzeak bertze bi pertsona hiltzeagatik. Gaur atera da Jaengo espetxetik, 31 urte giltzapean egin ondoan. 22 urteko gazte sartu zuten zuloan eta 53 urteko gizon gordin kanporatu dute. Parot doktrina aplikatuta atxiki dute azken urteetan kartzelan. Sinbolo bat, ETAkideen konpromisoaren miresleendako eta estatuaren errepresioaren gaitzezleendako.

Sinbolo bat, halaber, ETAren biktimendako. Sinbolo bat, erranen nuke nik, Euskal Herrian sorrarazi dugun oinazearena eta eman diguten minarena. Lerro hauek irakurri orduko Zornotza bere sorterrira hurbiltzen ariko da, beharbada, Sagardui. Oso bertzelako Euskal Herria aurkituko du, haren gaztarokoarekin ikustekorik batere ez duena. Zaurian gatza botatzetik gelditzeko balioko du, agian, Gatzaren itzulerak.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2011/04/psh04842.mp3]

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!