Nafarroa, arriskuan berriro

Euskalerria Irratia 2011ko api. 15a, 09:02

Fermin Erbiti

Barcina alkateak esan duenez, Nafarroa arriskuan dago. Lau urtean behin gertatzen den bezala, izan ala ez izan, horixe omen dago jokuan hurrengo hauteskundeetan. Kazetaritzan bezala, politikagintzan ere mezuak gero eta labur eta argiagoak dira, eta, beraz, inoiz baino faltsuagoak, errealitateak askoz gehiago izaten baitu grisetik zuri edo beltzetik baino.

Batzuek, ordea, ez dute mezua moldatu behar izan, betidanik horrela jokatu baitute. Nafarroan hamaika arazo ditugu: langabezia, zerbitzu publikoen kalitateari eusteko modua, energia-eredua, Nafarroako zonaldeen arteko desoreka, eraikin handiak baino gehiago den kultura bultzatzeko beharra... baina batzuek, duela hogeita hamar urte bezala, Nafarroa arriskuan ikusten dute, eta egoera hil ala bizikoa denez, ez da harritzekoa mezu hori lelo bakar bihurtzea, eta hurrengo ondorioa nabarmentzea: guk agintean segitzea da Nafarroa salbatzeko bide bakarra.

Hori dena ikusita, argi dago erreinu zahar hau gauza oso txikia eta ahula dela. Aski da hauteskundeak heltzea hil ala biziko egoeran jartzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!