"Fukushimari buruzko informazioa modu ezin okerragoan kudeatu dute"

Euskalerria Irratia 2011ko api. 14a, 13:26

Tecpo enpresak Fukushimako hondamendi nuklearrari buruzko informazioa modu ezin okerragoan kudeatu duela uste du EHUko kazetaritza irakasle Txema Ramirez de la Piscinak. Pasahitza saioan, hedabide aztertzaile dugu Txema.  Informazioa dosifikatu eta izua eragotzi. Horixe izan da, bere idurikoz, Tecpo enpresak erabili nahi izan duen axioma. Baina oso modu traketxean egin duela deritzo, ezbeharrari modu zabarrean garrantzia kenduz eta datuak faltsutuz. Finean, gezurra esanez. Nolanahi ere, Txemak aitortzen du egia esatea ez dela erraza, "latza baita aitortzea  milaka eta milaka lagun hilko direla". Argazkikoa ez da Txema, baizik eta Tecpo enpresako ordezkari bat.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2011/04/txema.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!