Debekua kalean ezarri da

Euskalerria Irratia 2011ko api. 12a, 13:00

Josi Basterretxea

Musika bezala, Paristik dator argazkia: gaur sartu da indarrean bertan eta Frantzia osoan emakume arabiarren burka eta niqab janzkera debekatzen duen legea. Debekua espazio publikoei dagokie, alegia etxean eta bestelako espazio pribatuetan janzkera hori eramatea ez du legeak eragotziko.

Eztabaida handia eragin du gaiak Frantzian. Baina ez han bakarrik. Europako hainbat lekutan ere eztabaidatu da emakume arabiar zenbaitzuen janzkera hori. Halere, nobedade da Frantziakoa: orain arte, estatu europarrik ez du holako legerik hartu.

Zer da Frantziak debekatu duena? Bada, aurpegia estaltzen duten burka eta niqab beloak. Bestela esanda: emakumea identifikatzea galarazten duten janzkera  bi horiek dira debekupean direnak. Bestelako zapiak onartuak dira, beti ere, aurpegia bistan uzten badute.

Debekua kalean ezarri da, bai eta bestelako espazio publikoetan ere, hala nola: eskoletan, udaletxeetan, justizia-jauregietan, …

Laizismoaren eta emakume arabiarraren duintasunaren alde hartu den erabakia omen da Frantziako hori. Benetan pozgarria litzateke legea baliagarria izatea bi helburu horiek eskuratzeko.

Frantzian gaurtik aurrera, burka eta niqab-ik ez kalean. Horixe agintzen du legeak. Horixe da argazkia.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2011/04/psh04830.mp3]

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!