Suaren gainetik

Euskalerria Irratia 2011ko mar. 21a, 20:30

Josi Basterretxea

Sua, suarekin itzaltzen. Horrela ikusi ditut Aliatuak Gadafiren aurka. Gerrarekin amaitzeko, gerra egitea erabaki dute Aliatuek Libian. Bestela esanda: hildakoak saihesteko, hildako gehiago eragin.

Aspaldi hartua nion susmoa arabiar herrialdeetako matxinada-oldeari. Kurioso egiten zitzaidan denak bata bestearen atzetik, banan bana herriak matxinatzea. Ez denak, noski: Marokon ez dute erregea bota, ezta Saudi Arabian ere…

Ematen du norbaitek zerrenda eginda zeukala, arabiar herri zenbaitzuk arrasto onera ekartzeko. Eta eman, ematen du Libiaren kasuan, gauzak ez zirela diseinatutakoaren bidetik joan eta esku hartu beharra sentitu dutela mendebaldeko demokraziek.

Berrogei urte daramatza koronelak boterean. Armak eskuan heldu zen. Zanpaturik omen dauzka herritarrak. Horiek omen dira hura botatzeko arrazoiak. Hala hitz egin dute Estatu Batuek, Frantziak, Britainia SuaHandiak eta bestek.

Delako demokrazia horiek Franco, Francisco Franco Bahamonde botatzeko aukera izan zuten. Hura ere, armak eskuan heldu zen. Hark ere berrogei urte eman zituen boterean. Ez zuten bota baina. Jakingo dute zergatik ez zuten bota. Baina, jakin bezate ezen badakigula zergatik bota behar duten Gadafi. Eta ez da  libiar herriagatik.

Ez niri gustatzen uniformeak; batenak izan, bestearenak izan. Militarrekin, azkenean, sua suaren gainetik.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2011/03/psh04705.mp3]

deskargatu

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!