Kasualitatea

Euskalerria Irratia 2011ko mar. 11a, 12:30

Aingeru Epaltza

ETAren bortizkeriak sortu duen fenomenoa da: zenbait giro politiko, kultural edo ekonomikotan zu ez zara inor mehatxaturik ez bazaude. Baina bertzalde, ikaragarria behar du izan norbait zu hiltzeko asmotan ibili dela jakiteak. Zu hiltzeko, duzun kargua duzulako, pentsatzen duzuna pentsatzen duzulako.

Zenbat halako egon dira azken urteetan. Hori argi utzita, eta ETA, su-etenean izanik ere, bizirik dagoela jakinda, belarrian zerbaitek karranka egiten dit delako taldea Patxi Lopez garbitzeko asmotan ibili dela aditzean. Zergatik orain halako berria barreiatu, noiz eta tortura salaketak eta tortura zantzuak ugaritu diren honetan. Noiz eta Euskadiko lehendakariaren itzal politikoa inoiz baino meheagoa den honetan. Noiz eta ETA behin betiko desagertzeko urratsak ematen ari direnean. Kasualitate gehiegi, eta nik ez dut kasualitateetan sinesten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!