Hiriak nahasiak eta kontrajarriak dira

Euskalerria Irratia 2011ko mar. 8a, 13:04

Aitor Etxarte

Maiatzean aro bat bukatzera doa. Demofrankismoak alkate autoritario, umore txarrekoak, ozpinduak eta eskuindarrak utzi dizkigu. Azken urteetan pairatu duguna bere ardurak bete ditu dena simonizatuz.

Hiria, txikia izanik ere, pertsonen banaketarako eremua da, kontrol politiko zuzena zailtzen duen espazioa aniztasuna nagusia delako, azpikulturak autonomoki integrazioari aurre egiten dioten lurraldea.

Jokaera politiko autoritario guztiek nolabaiteko batasuna lortu nahi dute kultura homogeneoak sustatuz, gainerako identitateak menpean hartuz. Iruñean lidergoan izan duen Besteak eremu guztietara zabaldu du eskuinen hegemonia: euskara ikusezina egin du, pobrezia estali, erakundeak katolikotu ditu, klaseen arteko segregazio urbanistikoa sakondu, kultura zabartu eta espainolizatu, iritzi askatasuna murriztu, hiria opusdeizatu edo jaiak sanferminizatu .

David Harveyk Haussmannek XIX.mendeko Parisen egin zituen aldaketak aztertzean dio: Haussmannek hiritarren komunitatearen ukazioarekin batera beste komunitate bat sortzen ahalegindu zen Inperioaren ohorean oinarritua eta autoritatea, paternalismoa eta boterea erabiliz. Horretarako erabili zituen lan publiko monumentalak, erakusketa bereziak, jaiak, su artifizialak edo zarata handiko bisitaldiak guztiak gobernu autoritarioarekin moldagarri.

Haussmann edo Paris beste dimentsioa dute. Probintzietan okerrenaren arrastoa jarraitzeko patua dugu.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2011/03/etxarte-nar-7.mp3]

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!