Dignitatea

Euskalerria Irratia 2011ko ots. 15a, 12:00

Josi Basterretxea

Ekialdera begira jarri naiz. Eta Italiako egunkarien portadei eman diet begirada bat, goizean irratian entzun baitut milioi bat lagunek eskatu dutela Italian Berlusconiren dimisioa.

Berrehun eta hogeita hamar hiritan atera dira emakume italiarrak kalera. Dignitatea eskatu dute. Normalitatea eskatu dute… alargun, ama, edo neskatila izan… milioi bat emakumek esan diote Berlusconi Italiako  lehen ministroari etxeko bidea hartzeko, nahikoa dela.

Ezagunak dira delako caballero horren lekuz kanpoko adierazpenak, emakumeak direla eta. Nortasun-agirietan gizonezko jartzen digun batzuei, auzo-lotsa eragin digu behin baino gehiagotan rabiola gazta-aurpegi horrek.

Lapiko-estalkiak eskuan hartuta, megafonoa ahora hurbilduta eta milaka eta milaka pankarta erakutsita, Italiako kaleen jabe egin dira bertako emakumeak.

Alderdikeriarik gabe, kolore desberdintasunak gogoan hartu gabe, kalera jo dute emakume italiarrek. Dignitatea eta normalitatea eskatzeko.

Normalitatea bai, baina arrunkeria ez.

Bizitzako hainbat alorretarako balio duen leloa, bai horixe!

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2011/02/joxi-basterretxea-ots-14.mp3]

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!